XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bat-batean linternea isiotu (zuhurtasunak aginduta Urkillaga gainera heldu baino zeozertxo lehenago amatatu genduzan) eta argia piztiarenganantz bideratu eban.

Berehalaxe gauza bera egin neban nik ere.

Argiaren erasoak ezustean harrapatu eban, antza, atzera egin ebalako pitin bat.

Eta marmarioa areagotu bajakon ere, eta letaginak behin eta barriro erakutsi baeuskuzan ere, astiro-astiro joan zan atzeraka.

Estu eta larri artean, jarraitu genduan era haretan otsoa oldartzen, eten barik garaipena geureganatu genduan arte.

Argiak itsutuazo edo, halako baten ulu dardarti bat jaurti, eta etorri lez ilunpetan galdu zan piztia gosetia.

- Airea burutazinoa! - esan neutsan lasaituta-. Zelan... ?

-Neuk baneki! - Mikelek erantzun.

- Otsoen artean ere nagusi

-Aralarko Aingeruak babesten zaitue, ezbairik ez - neskeak.